2012/12/27

Artazuko Andra Mari: telefonoa eta movie maker

Hemen duzue Artazugoikoko hiru ikaslek telefonoa eta movie maker programa erabiliz sortutako filma laburra: Artazuko Andra Maria.

 




2012/10/29

Spotbros: berehalako mezuetatik haratago

Abian da SpotbrosWhatsApp moduko aplikazioa. Getxoztar talde batek sortutakoa da, eta aipatutako aplikazioak baino aukera gehiago ematen ditu (ikus beheko irudia). 
 
Mementoz, ingelesez eta gaztelaniaz dago.

 
Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

2012/10/03

Katamotz: irakurketa eta idazketa errazteko

Katamotz bloga
Gaur, umeei irakurtzen eta idazten laguntzeko programa bat dakarkizuet. Programa, trebetasun horiek garatzeko zailtasunak dituzten umeentzat aproposa da.

Katamotz software askekoa eta doakoa da, Windowserako eta Linuxerako dugu, eta, gainera, euskaraz aritzeko aukera eskaintzen digu.

Hori gutxi balitz, programarako ariketak ere ditugu eskura: Windowserako eta Linuxerako.

On egin!


2012/05/29

Lur, amaraunean

Lur hiztegi entziklopedikoa eta Lur entziklopedia tematikoa Interneten eskuragarri ditugu edozein kontsulta egiteko moduan. Ea laster euskalbarren integratuta dugun...

Bertaratzeko, egin klik ikonoetan.







2012/05/28

Hodeia eta erabiltzaileon eskubideak

Behin baino gehiagotan, hodeiaren gainean hitz egin dugu blog honetan (informazioa gordetzeko eta kudeatzeko biltegiez ere bai). Kontua da enpresek eskainitako produktuak erabiltzen ditugunean, sarri, ez dugula argi zer eskubide ditugun. Bada, horren gaineko artikulu laburra  dakarkizuet gaur -laburpena, horma-irudi batean-.

Hona hemen artikulua eta posterra.

2012/05/17

Scribus, maketazio askea

Scribus
Oraingoan, Scribus dakarkizuet. Ez dakit edizio edo maketazio lanetan ibili zareten, baina horretan oso erabilia da ordainpeko Quark Xpress programa. Bada, dakarkizuedan edizio-programa hau doakoa (eta askea) duzue -euskaraz dago-. Horren bidez, kartelak, diptikoak, triptikoak... egin ditzakezue, baita egunkarien, aldizkarien eta liburuen maketazioa ere. Scribus programa plataforma guztietarako dugu (Linuxerako, Mac Os Xrako, Windowserako...), eta bertsio eramangarria dugu.

Hemen duzue Scribusen eskuliburua, euskaraz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, honetara jo dezakezue. Beste tutorial bat, ariketak eta guzti, hemen.


Blender: 3Dtan marrazteko

Zibergela
Gaurkoan, Blender aurkeztu nahi dizuet. Egia esateko, ia bi hilabete dira honen berri izan nuenetik, eta zalantzan egon naiz berri hau argitaratzeko, baina, azkenean, hemen duzue hiru dimentsiotan marrazteko programa askea (eta doakoa). Blender  plataforma guztietarako daukagu (Linuxerako, Mac Os Xrako, Windoserako...), eta bertsio eramangarria ere badu (bakarrik Windowserako).

Hortaz, diseinu grafikoko lanak egiten ari bazarete edo ibili nahi baduzue, ez duzue aitzakiarik programa hau ez erabiltzeko.

Hemen duzue eskuliburua -ez dugu euskaraz (gaztelaniaz eta katalanez, bai)-.

Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik hemen.

Adibide moduan, hona hemen programa honen bidez egindako filma: "Tears of Steel" -jakina, kode irekian dago, eta aukera dago testurak, musika eta filma zatiak beste lan batzuetan erabiltzeko-.



2012/05/09

Ingeniaritza soziala, onbera jomugan

"Aye, Eye" . By Cayusa
Ordenagailuan ibiltzen garenean, batez ere, Interneten murgilduta, segurtasunari buruzko kezka sortzen zaigu: zer gertatzen da bidean uzten dugun informazioarekin?, eta gure pasahitz eta bankuko klabeekin?, gure ordenagailuan norbait sartzerik badu?, Interneteko iruzurretatik libre nago? zer egin dezaket horiek saihesteko?...

Hasteko, ingeniaritza soziala zer den azaltzea komeni da: Wikipediaren arabera, erabiltzaileak manipulatuz isilpeko informazioa eskuratzea da. Iruzur hau telefonoz zein ordenagailuz egin daiteke. Ezagunenak phishing eta vishing dira.

Phishing: ustez, konfiantzazko enpresa edo pertsona baten komunikazio elektronikoa jasotzen dugu (posta elektronikora edo bat-bateko mezularitzara), gure datu pribatuak eskuratzeko. Hona hemen adibide bat.

Vishing: aurrekoaren antzekoa da, baina gaizkileek telefonoa baliatzen dute iruzurra egiteko.


Gai honen harira, Berrian, artikulu interesgarria aurkitu dut. Artikuluaren izenburua "Ingeniaritza soziala, gure pribatutasunaren etsai".

2012/05/02

Google Drive, hodeian

Heldu berri da hodeira Googleren biltegia: Google Drive. Biltegi honek 5 GBeko edukia eskaintzen digu ordaindu gabe; ordainduz gero, 16 TBekoa. Antzeko beste batzuen antzera (Dropbox...), sarean edo gure ordenagailuan instalatuta erabil dezakegu, baina, berezitasun bat aipatzekotan, hauxe: Google Docsen ditugun fitxategiak Google Driven egongo dira, eta alderantziz.
Hortaz, badugu auzokide berria hodeian. Helbidea, hemen.

http://androidgreen.es/wp-content/uploads/2012/02/google-drive.jpg

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue Berrian agertutako artikulua.

2012/04/30

Cookie-ak eta informazioa

Cookie-ak dira web-orrietan sartzean ordenagailuak sortzen dituen testu-fitxategiak ("Zer dira cookie maltzurrak?", Panda). Cookie batzuk ezinbestekoak dira nabigatzeko, baina, horiekin batera, bestelako informazioa ematen dutenak ere sortzen ditu gure ordenagailuak, esaterako, zein webgunetan aritzen garen. Azken horiek dira, hain zuzen ere, enpresek baliatzen dituztenak guri eskaintza pertsonalizatuak egiteko.

"Can´t Turn Your Back For a Minute". By Cayusa
Gure informazio pribatu hori jasotzea legez kanpokoa ez bada ere, egia da enpresek ez dutela jasotzen geuk horretarako baimena eman diegulako. Hortaz, bidea egonez gero, informazioa babesterik eduki beharko genuke. Horretarako, nahikoa da gure nabigatzailean "nabigazio pribatua" aukeratzea, baina horrek, zenbaitetan, arazoak eman diezazkigu Interneten zenbait ekintza egiteko.

Mozzilla Firefoxek badu, nabigazio pribatuaz gain, erdibideko bat; nola aukeratu:

Tresnak-aukerak-pribatutasuna-jarraipena-esan webguneei nire jarraipenik ez egiteko


Gai honen gainean informazio gehiago nahi izanez gero, Berriaren artikulu hau uzten dizuet.

2012/03/16

Sare sozialak

Maite Goñik eta Haritz Rodriguezek sare sozialei buruz hitz egin dute Berriako kazetaria Urtzi Urkizuk gidatutako mahai-inguruan. Berria TBn duzu ikusgai:



Hizlariei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen euren proiektuak:

Maite Goñirenak: euskaljakintza bloga eta  maitego bloga.
                               Twitterra: euskaljakintza.

Haritz Rodriguezenak: transistoria bloga eta tokitan.tv bloga.
                               Twitterrra: xuriken.

2012/03/15

Musu-truk?

Sarean hainbeste produktu dago "musu truk", bloga sortzeko sistema hau, esaterako; baina nork ematen du ezer hutsaren truke? Zer jasotzen dute enpresek guri zerbitzu bat emanda? Alejandro Suarez Sánchez-Ocañak Desnudando a Google liburuan, enpresa erraldoi hori ikertu du, eta, haren hitzetan: "Googlekoek zutaz jakin beharreko guztia badakite, ez al duzu haien gainean zertxobait gehiago jakin behar?"

Liburuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo Berriak argitaratuko artikulura eta Alejandro Suarez Sánchez-Ocañaren liburuaren webgunera.

Hauxe duzue liburuaren promoziorako bideoa:



Clementine, euskaraz

Clementine, musika kudeatzeko programa askea, euskaratu berri du Librezalek. Programa hainbat plataformatarako dago (Linux-erako, Mac Os X-rako, Windowserako...), eta gure ordenagailuan ditugun audioak kudeatzeaz gain, gure musika erreproduktoreetakoak (Mp3ak, Ipad-ak...) eta on line biltegietako audioak (spotify, Grooveshark...) erabili ahal izango ditugu.

Deskargatzeko, egin klik hemen

Informazio gehiago clementineren webgunean, zibergelan eta librezalen.

2012/03/07

Mapak sarean

Gaur mapen gainean arituko gara. Hainbat gune ditugu sarean; ezagunena, Google Maps. Dena den, hemen beste batzuk ezagutuko ditugu:

Open street map: aurrekoaren antzekoa da; baina, izenak erakusten duenez, irekia (eta elkarlanean sortutakoa).



Tagzania: "Tagzania zure munduko lekuen inguruko aplikazioa da. Gurean izena ematen baduzu, puntuak, ibilbideak eta eremuak sortu ahal izango dituzu zure mapak sortu eta dokumentatzeko".




Mapagunea: webgune honetan mapak euskaraz ditugu .





2012/02/29

Itzultzaile automatikoa (es-eu)

 
Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa  jarri du abian Eusko Jaurlaritzak. Momentuz bi hizkuntzotan dugu, baina 2013ko udarako ingelesetik euskarara ekartzeko tresna martxan egongo ei da. Oraingoz, testu labur orokorrak eta webguneak itzultzeko prestatua dago -denborarekin finduko da-; gunera jotzeko, egin klik hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

2012/02/27

Firefox 10.0.2


Hemen dugu Mozilla Firefox berritua: Firefox 10.0.2. Beti bezala, hainbat sistema eragiletarako dugu: windowserako, linuxerako eta mac oserako.

Vlc 2.0


Vlc berritua dugu sarean, Vlc 2.0, alegia. Programa, ohi bezala, hainbat sistema eragiletarako dugu: windowserako, linuxerako eta mac oserako.

2012/02/13

Google Drive, beste bat hodeian

http://androidgreen.es
http://androidgreen.es/wp-content/uploads/2012/02/google-drive.jpg
Hodeian sarreran Dropbox eta beste biltegi batzuk aipatu nizkizuen. Gaurkoan Googlek laster sortuko duena ekarri nahi dizuet: Google Drive. Egia esateko, ez dut informazio askorik, baina ematen du doakoa izango dela eta googleren kontu bat d utenek erabiltzeko moduan egongo dela; edukierari begira, ezin dizuet ezer esan. Dena den, Berria egunkariak honen gainean argitaratutako artikulua irakurri nahi baduzue, egin klik hemen.