2013/11/12

Zorionak, IXA!!!

IXA taldeak, informatika euskarara ekarri zuen taldeak, 25 urte bete ditu. Bere produkturik ezagunena Xuxen zuzentzaile ortografikoa bada ere, beste batzuk ere sortu dituzte, hala nola, OpentradZT eta EPEC korpusak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Berria, 2006.03.16












2013/11/11

Google, gure informazioa eta iragarkiak


Konturatuko zineten, urritik, nabigatzailea irekiz gero, hasierako orria Google baduzue, urdin koloreko ohar bat agertzen zaizuela goiko partean. Baina, zer dela eta ohar hori? Bada, Googlek zerbitzuaren baldintzak aldatu dituela jakinarazteko. Kontua da Googleren kontu bat erabilita produktu bati buruzko iritzia eman baduzue edo ematen baduzue,  Googlek zuen iritzia eta profila erabiliko duela produktua iragartzeko.

Informazio zabalagoa nahi izanez gero, egin klik hemen.


2013/06/18

Berriaren estilo-liburua, sarean

2006an argitaratutako estilo-liburua sareratuko dute Berriakoek. 

Horren berri emango dute gaur, 19:30ean,  Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilbo), eta ordu horretatik aurrera egongo da eskuragai sareko estilo-liburua.


Informazio gehiago, hemen.
Estilo-liburua, hemen.



.eus domeinua, onartuta

ICANNek, Interneteko domeinuak kudeatzen dituen erakundeak, baiezkoa eman dio ".eus" domeinuari.

PuntuEus elkarteak iaz egindako eskaera onartu du hil honen 14an. Onarpena PuntuEus elkarteak bost urtez egindako lanaren emaitza da, baina, elkartearen esanetan, hori hasiera baino ez da; orain, martxan jartzea eta erabiltzea da helburua, zeren erabiltzen ez diren domeinuak ICANNek ezabatzen baititu -halakorik gertatu izan da-.

PuntuEusek 2014ko apirilerako martxan jarri nahi du domeinu berria.

Informazio gehiago, esteka hauetan:

             Berria 1
                         Berria 2
                                      Berria 3
                                                   Berria 4


Berria, 2013.06.22

2013/06/12

5000 Hiztegia: sarean, eguneratua eta entzungai

5000 Hiztegia eguneratu, eta eskegi dute, Azkue Fundazioaren webgunean,  Bostak Bat taldeko kideek -sinonimoen hiztegia ere izango dugu bertan-.

2009. urtean paperean argitaratutako euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegiari termino berriak gehitzeaz gain, horiek entzuteko moduan jarri dituzte, EHUko Aholab sistemaren bidez; hau da, bilatzen ari garen hitzaren esanahia topatuta, nola ahoskatzen den entzun ahalko dugu.

Erabiltzeko, egin klik hemen.

2013/04/10

Nola idatzi web-orriak euskaraz

Egun, Interneten, asko idazten dugublogetan, wikietan eta siteetan; sortu ere sortu egiten ditugu halakoak, baina, euskaraz idazten dugunean, batez ere, zalantza hau izaten dugu: nola idatzi euskaraz modu egoki, zuzen, eraginkor eta laburrean? Bada, HAEEk (IVAP) horretan laguntzeko gida-liburua eman du argitara: Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Paperean, 24,20 eurotan dugu, eta PDF formatuan, doan (eskuratzeko, egin klik hemen).


2013/03/05

EuskalAPPs: euskarazko aplikazioen biltegia (eta gehiago)

Egun, edonon topatzen ditugu sakelakoetarako eta tabletetarako apps-ak edo aplikazioak, baina badago euskarazkorik? Eta egonez gero, non? Bada, egon badaude, eta horiek biltzeko eta berriak sortzeko gunea sortu dute The Movie Virtual enpresakoek: EuskalAPP. Bertaratzeko egin klik hemen.



Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.


2013/02/13

Libre Office 4.0 (euskaraz)

Eskura dugu Libre Office 4.0 euskaraz. Bi modutan erabil dezakegu: ordenagailuan bertan programa instalatuta eta pendrivean (portable delakoa).

Bata zein bestea deskargatzeko egin klik hemen (eta xuxen).

Eskerrik asko Lanberri, Javieritori eta Falagani programa honetarako xuxen egokia aurkitzeko egindako ahaleginagatik, eta baita zenbait hiztegiren bilaketagatik ere.
 

2013/01/30

Mega: 50 GBko biltegia

Egunotan sareko biltegi berria jaio da: Mega. Megaupload  biltegi famatuaren oinordekoa da hein batean Mega, baina, aurrekoarekin izandako arazo legalak saiheste aldera, copyrightari buruz zuen politika aldatu du konpainiak.

Megak dakarkigun berezitasun nagusia da gure datuak kodetuta gordetzen dituela eta, ondorioz, guk geuk baino ezin dugula jakin zer dugun biltegian -Megakoek eurek ere ezin dute jakin-. Horrez gain, 50 GBeko biltegia dugu doan -ordainduz gero, handiagoa eskuratuko genuke-, eta, hori gutxi balitz, euskaraz daukagu.

Arazorik ere badago; izan ere, guztiz findu gabe dagoenez -oraingoz, Beta bertsioa daukagu eskura-, batzuetan, huts egiten du, eta Mozilla Firefox eta Microsoft Explorer nabigatzaileak erabiliz gero, arazoak izango ditugu; hortaz, hobe dugu Google Crome erabili, Megakoek gomendatu bezala.

(BERRIA) Arazoa, konponduta: Mozilla Firefoxerako, Google Cromerako aplikazioak ditu, eta bertatik instalatzen dira nabigatzaileetan (ikus irudia).


Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

2013/01/11

Ipuin interaktiboak (euskaraz)


Luze hitz egin da liburuen etorkizunari buruz: batzuek esaten zuten paperezko liburuenak egingo zuela, beste batzuek, ezetz... Baina, nire ustez, gehienek argi zuten liburuetan aldaketa zetorrela, eta horrela izan da. Izan ere, teknologia berriek, irakurtzeko modua aldaratzeaz gain, liburuen beraien "izaera" ere aldatu dute. Horren adibide argia liburu interaktiboak ditugu.

Gaur aldaketa horren adibide batzuk dakarzkizuet, ipuin interaktibo batzuk: 

X-Zatiketen bidertzea

Luul elkarteak sortutako ipuin interaktiboak familia erreal baten bizipenak dakarzkigu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen webgunera jo dezakezue edo Berrian argitaratutako artikulu honetara


Basajendea:

Dada company elkartearen iku-ika argitaletxe digitalak sortutako ipuin interaktiboak euskal mitologia dakarkigu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen webgunera jo dezakezue edo Berrian argitaratutako artikulu honetara.