2013/01/30

Mega: 50 GBko biltegia

Egunotan sareko biltegi berria jaio da: Mega. Megaupload  biltegi famatuaren oinordekoa da hein batean Mega, baina, aurrekoarekin izandako arazo legalak saiheste aldera, copyrightari buruz zuen politika aldatu du konpainiak.

Megak dakarkigun berezitasun nagusia da gure datuak kodetuta gordetzen dituela eta, ondorioz, guk geuk baino ezin dugula jakin zer dugun biltegian -Megakoek eurek ere ezin dute jakin-. Horrez gain, 50 GBeko biltegia dugu doan -ordainduz gero, handiagoa eskuratuko genuke-, eta, hori gutxi balitz, euskaraz daukagu.

Arazorik ere badago; izan ere, guztiz findu gabe dagoenez -oraingoz, Beta bertsioa daukagu eskura-, batzuetan, huts egiten du, eta Mozilla Firefox eta Microsoft Explorer nabigatzaileak erabiliz gero, arazoak izango ditugu; hortaz, hobe dugu Google Crome erabili, Megakoek gomendatu bezala.

(BERRIA) Arazoa, konponduta: Mozilla Firefoxerako, Google Cromerako aplikazioak ditu, eta bertatik instalatzen dira nabigatzaileetan (ikus irudia).


Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

2013/01/11

Ipuin interaktiboak (euskaraz)


Luze hitz egin da liburuen etorkizunari buruz: batzuek esaten zuten paperezko liburuenak egingo zuela, beste batzuek, ezetz... Baina, nire ustez, gehienek argi zuten liburuetan aldaketa zetorrela, eta horrela izan da. Izan ere, teknologia berriek, irakurtzeko modua aldaratzeaz gain, liburuen beraien "izaera" ere aldatu dute. Horren adibide argia liburu interaktiboak ditugu.

Gaur aldaketa horren adibide batzuk dakarzkizuet, ipuin interaktibo batzuk: 

X-Zatiketen bidertzea

Luul elkarteak sortutako ipuin interaktiboak familia erreal baten bizipenak dakarzkigu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen webgunera jo dezakezue edo Berrian argitaratutako artikulu honetara


Basajendea:

Dada company elkartearen iku-ika argitaletxe digitalak sortutako ipuin interaktiboak euskal mitologia dakarkigu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen webgunera jo dezakezue edo Berrian argitaratutako artikulu honetara.