Gaurkoan,
Blender aurkeztu nahi dizuet. Egia esateko, ia bi hilabete dira honen berri izan nuenetik, eta zalantzan egon naiz berri hau argitaratzeko, baina, azkenean, hemen duzue
hiru dimentsiotan marrazteko
programa askea (eta doakoa). Blender
plataforma guztietarako daukagu (Linuxerako, Mac Os Xrako, Windoserako...), eta bertsio
eramangarria ere badu (bakarrik Windowserako).
Hortaz, diseinu grafikoko lanak egiten ari bazarete edo ibili nahi baduzue, ez duzue aitzakiarik programa hau ez erabiltzeko.
Hemen duzue
eskuliburua -ez dugu euskaraz (
gaztelaniaz eta
katalanez, bai)-.
Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik
hemen.
Adibide moduan, hona hemen programa honen bidez egindako
filma: "Tears of Steel" -jakina, kode irekian dago, eta aukera dago testurak, musika eta filma zatiak beste lan batzuetan erabiltzeko-.