Hodeian
Egun,
hodeian dago dena. Dena da ukiezina, baina ez eskuragaitza; aitzitik,
hodeian egoteagatik edozein ordenagailutik geuregana dezakegu han
eskegitakoa -Interneterako sarbidea badugu, jakina-. Ikusitako gune
batzuk, Google sites eta Blogak, hodeian daude, baina hemen biltegi birtualei buruz arituko gara.
Biltegi birtual asko daude. Dena den, ohi bezala, bakan batzuk ekarriko ditugu hona: Podomatic, Divshare, Blip.tv, Dropbox, Google Drive eta Mega (berria).
Biltegi birtual asko daude. Dena den, ohi bezala, bakan batzuk ekarriko ditugu hona: Podomatic, Divshare, Blip.tv, Dropbox, Google Drive eta Mega (berria).
Podomatic
Audioak eta bideoak gordetzeko gunea. Ordaindu barik, 500Megabyteko biltegia duzue. Horrez gain, igotako materialaren url eta embed helbideak sortzen ditu, gure blogean edo sitean sartzeko. Helbidea, bertan.
Tutoriala (euskaraz)
Tutoriala (euskaraz)
Divshare
Honek edozein motatako dokumentuak (audioak, bideoak, testuak, aurkezpenak...) gordetzeko gunea da, eta, aurrekoan bezala, url eta embed helbideak sortzen ditu. Hala ere, biltegiaren tamaina askoz handiagoa da: 5 Gigabytekoa. Helbidea, bertan.
Tutoriala (gaztelaniaz)
Tutoriala (gaztelaniaz)
Blip.tv
______________________________________________________________
Honek daukan berezitasuna da igotakoa gure blogean zuzenean argitaratu dezakegula url eta embed helbiderik gabe. Biltegiaren tamaina, ustez, mugagabekoa da. Helbidea, bertan.
Tutoriala (gaztelaniaz)
Tutoriala (gaztelaniaz)
Dropbox
Biltegi hau aurrekoarekin alderatuta guztiz desberdina da; izan ere, biltegi hutsa da, nahiz eta dokumentu edo dena delakoaren url helbidea sortzeko aukera izan, eta programatxo bat instalatu
behar da -egon badago haien web gunera joz geure informazioa
eskuratzerik, baina bestera erosoagoa delakoan gaude-. Dropboxen balioa
da ordenagailuaren edozein karpeta bezala
dabilela: behin programatxoa ordenagailuan instalatuta, Dropbox
karpetan informazioa sartu eta atera dezakegu, elementuak arrastatuz.
Biltegiaren tamaina 2Gigabytekoa da.
Helbidea eta tutoriala (ingelesez), bertan.
Helbidea eta tutoriala (ingelesez), bertan.
Googleren biltegia dugu hauxe. Biltegi honek 5 GBeko edukia eskaintzen digu ordaindu gabe; ordainduz gero, 16 TBekoa. Antzeko beste batzuen antzera (Dropbox...), sarean edo gure ordenagailuan
instalatuta erabil dezakegu, baina, berezitasun bat aipatzekotan,
hauxe: Google Docsen ditugun fitxategiak Google Driven egongo dira, eta
alderantziz.
Helbidea eta tutoriala (ingelesez), hemen.
Biltegi horiek guztiak, aukeratutako programak bezala, doakoak dira -ordainduz gero, jakina, tamaina handiagoko biltegia eta baliabide gehiago izango ditugu-. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue Berrian argitaratutako "Hodeian biltegiratzea" artikulua (Berria, 2012.06.13).
Mega (Berria)
Megak dakarkigun berezitasun nagusia da gure datuak kodetuta
gordetzen dituela eta, ondorioz, guk geuk baino ezin dugula jakin
zer dugun biltegian -Megakoek eurek ere ezin dute jakin-. Horrez gain, 50 GBeko biltegia dugu doan -ordainduz gero, handiagoa eskuratuko genuke-, eta, hori gutxi balitz, euskaraz daukagu.
Oharra: komeni da Google Crome nabigatzailea erabilitzea, baina Mozilla Firefoxerako gehigarriari esker, berdin-berdin erabil dezakegu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina