Azkenean, vlc euskaraz daukagu ordenagailurako: vlc-1.1.10 (lehendik eramangarria genuen euskaraz).
Gozatu, eta eguneratu aurreko bertsioa (vlc programak berak eskatuko dizue); dena delakoagatik ezin baduzue horrela egin, egin klik hemen eskuratzeko. Behin instalatuta, hauxe egin: herramientas > preferencias > idioma (idioma de menus) > euskara.
Urte batzuk garamatza egile eskubideekin dantzan: egileen eskubideak, erosle eta erabiltzaileenak... Sarri entzun dugu copyright hitza, eta, beharbada, creative commons ere bai. Copyrightari buruz luze eta zabal hitz egin denez, ez dut hemen aipatuko zertan datzan, baina, creative commons lizentziak eta euren filosofia ezagutzea merezi dutela uste dut; horrexegatik, hemen dituzue esteka batzuk:
Egile eskubideen auzia dela eta, TVEk ¡Copiad, malditos! dokumentala eman zuen 2011ko apirilaren 17an, eta baita Creative Commons lizentziapean plazaratu ere -bideoa deskargatzeko moduan dago (.flv formatuan eta mp4 formatuan)-. Bertan, zenbait adituk bere iritzia eman zuten gaiaren inguruan, hauexek: David Bravo abokatua (jabego intelektualean aditua), Javier de la Cueva abokatua (jabego intelektualean aditua), Ignasi Labastida Fisikan Doktorea (Espainako Creative Commonseko buru), Enrique Loras (SGAEko zuzendari burua)...
Jatorrizko berria, Carlos Castillo "Chato"ren "¡Copiad, malditos!"artikulua (2001.04.17), Espainiako Creative Commonsen webgunean argitaratua.
¡Copiad, malditos! dokumentalaren egileen bloga, hemen. Bertan, dokumentala, elkarrizketak (osorik) eta horren inguruan sortutakoa (iritziak, ekarpenak...) aurkituko duzue.
Doako programa hau tutorialak sortzeko modu erraza da, gure ordenagailuaren pantailan gertatzen dena grabatzen duelako botoi gorria klikatuta bakarrik (bideo bat ikusten ari bagara, hasieran, grabazioan ez dira horren irudiak ikusiko, soinua, ordea, entzungo da; dena den, erreproduktorean aldaketak eginez gero, ikusiko da). Bi bertsio ekarri dizkizuet hona, bata ibili ezean, bestea erabiltzeko:CamStudio 2.6.294 Beta(azken bertsioa, Softonicetik) eta CamStudio2.0 (egileen webgunetik).
CamStudio2.0
CamStudio2.6.294 Beta
Erabili aurretik, Komeni da programa fintzea:
Region atalean, Full Screen aukeratu (pantaila osoan, ez zati batean, gertatzen dena grabatzeko)
Options atalean, Record audio from speaker (soinua bozgorailuetatik, ordenagailutik bertatik, grabatzeko) edo Record audio from microphone (mikrofono batetik grabatzeko).
Gozatu, eta zuen aurkezpenetarako laguntza hau baliatu!
Bideoak-eta atalean Hamaika.bit programaren aurkezpena duzue -Azkue Fundazioak Hamaika telebistarekin egindako hitzarmenaren emaitza-; hemen, aldiz, lehen zazpi saioak dituzue.
07. saioa: Youtubeko zuzeneko emisioak eta pacman amaitezina. Komunikazio birikoa. Hizkuntza aniztasuna. Hitzen uberan. Busuu ikasi nahi?
06. saioa: Photoshop sakelean eta Microsoft kalean. Pinguinoak 20 urte bete ditu. Xaramela. Kantu kantari sarean. Koreografia zaharra eta dantzari berriak.
05. saioa: sareko Euskal Gramatika. Abiadura hipermotela. Euskara batua eta bizkaiera bihurtzailea. Ahotsak.com. Lau eskuz kitarra jotzen.
04. saioa: zuntz optikoa. Zein da youtubera igotako lehenengo bideoa? Wikipediako euskal edukiek badaukate saria. Ugarteburu sariak. Maitatu, ikasi, ari... eta bideoak bidali! Euskalaklip. Youtubeko bideoa ala beste zeozer?
03. saioa: joko serioak eta gailu berriak. Ba al dakizu zein den komeni zaizun smartphone-a? Euskararen etxea. Anboto Group. Arrazismoari STOP.
02. saioa: Blaving, Zer gertatzen da ordenadore bat oliotan sartzean?, Irudimena.com, GoEar eta Boxeo izarra.