2011/06/08

Creative Commons

https://creativecommons.org/images/dj.gif
Urte batzuk garamatza egile eskubideekin dantzan: egileen eskubideak, erosle eta erabiltzaileenak... Sarri entzun dugu copyright hitza, eta, beharbada, creative commons ere bai. Copyrightari buruz luze eta zabal hitz egin denez, ez dut hemen aipatuko zertan datzan, baina, creative commons lizentziak eta euren filosofia ezagutzea merezi dutela uste dut; horrexegatik, hemen dituzue esteka batzuk:

Zer da Creative Commons?

Creative Commons euskaraz azalduta.

Gure blogaren Bideoak atalean, Hamaika.bit programaren 8. ataleko lehenengo minutuetan, bideoan duzue azalpen labur bat.

Creative Commonseko lizentzia bat euskaraz.

http://www.masternewmedia.org/images/creative-commons-license-types-pros-cons.gif

Helbideak

Creative Commonsen helbidea. Espainiako gunea eta Frantziakoa.

Dokumentala

Egile eskubideen auzia dela eta, TVEk ¡Copiad, malditos! dokumentala eman zuen 2011ko apirilaren 17an, eta baita Creative Commons lizentziapean plazaratu ere -bideoa deskargatzeko moduan dago (.flv formatuan eta mp4 formatuan)-. Bertan, zenbait adituk bere iritzia eman zuten gaiaren inguruan, hauexek: David Bravo  abokatua (jabego intelektualean aditua), Javier de la Cueva abokatua (jabego intelektualean aditua), Ignasi Labastida Fisikan Doktorea (Espainako Creative Commonseko buru), Enrique Loras (SGAEko zuzendari burua)...

Jatorrizko berria, Carlos Castillo "Chato"ren "¡Copiad, malditos!" artikulua (2001.04.17), Espainiako Creative Commonsen webgunean argitaratua.

¡Copiad, malditos! dokumentalaren egileen bloga, hemen. Bertan, dokumentala, elkarrizketak (osorik) eta horren inguruan sortutakoa (iritziak, ekarpenak...) aurkituko duzue.




2011/05/15

CamStudio

Doako programa hau tutorialak sortzeko modu erraza da, gure ordenagailuaren pantailan gertatzen dena grabatzen duelako botoi gorria klikatuta bakarrik (bideo bat ikusten ari bagara, hasieran, grabazioan ez dira horren irudiak ikusiko, soinua, ordea, entzungo da; dena den, erreproduktorean aldaketak eginez gero, ikusiko da). Bi bertsio ekarri dizkizuet hona, bata ibili ezean, bestea erabiltzeko: CamStudio 2.6.294 Beta (azken bertsioa, Softonicetik) eta CamStudio2.0 (egileen webgunetik).

CamStudio2.0


















CamStudio2.6.294 Beta



















Erabili aurretik, Komeni da programa fintzea:

Region atalean, Full Screen aukeratu (pantaila osoan, ez zati batean, gertatzen dena grabatzeko)
Options atalean, Record audio from speaker (soinua bozgorailuetatik, ordenagailutik bertatik, grabatzeko) edo Record audio from microphone (mikrofono batetik grabatzeko).

Gozatu, eta zuen aurkezpenetarako laguntza hau baliatu!

2011/05/02

Hamaika.bit

Bideoak-eta atalean Hamaika.bit programaren aurkezpena duzue -Azkue Fundazioak Hamaika telebistarekin egindako hitzarmenaren emaitza-; hemen, aldiz, lehen zazpi saioak dituzue.

Saio guztiak, hemen.

07. saioa: Youtubeko zuzeneko emisioak eta pacman amaitezina. Komunikazio birikoa. Hizkuntza aniztasuna. Hitzen uberan. Busuu ikasi nahi?


06. saioa: Photoshop sakelean eta Microsoft kalean. Pinguinoak 20 urte bete ditu. Xaramela. Kantu kantari sarean. Koreografia zaharra eta dantzari berriak.


05. saioa: sareko Euskal Gramatika. Abiadura hipermotela. Euskara batua eta bizkaiera bihurtzailea. Ahotsak.com. Lau eskuz kitarra jotzen.


04. saioa: zuntz optikoa. Zein da youtubera igotako lehenengo bideoa? Wikipediako euskal edukiek badaukate saria. Ugarteburu sariak. Maitatu, ikasi, ari... eta bideoak bidali! Euskalaklip. Youtubeko bideoa ala beste zeozer?


03. saioa: joko serioak eta gailu berriak. Ba al dakizu zein den komeni zaizun smartphone-a? Euskararen etxea. Anboto Group. Arrazismoari STOP.


02. saioa: Blaving, Zer gertatzen da ordenadore bat oliotan sartzean?, Irudimena.com, GoEar eta Boxeo izarra.


01.saioa: Gipuzkoa Encounter, twitter euskaraz, Jakintza librearen jardunaldiak, Ideateca eta Reggae-a.

2011/04/14

Hodeian

Egun, hodeian dago dena. Dena da ukiezina, baina ez eskuragaitza; aitzitik, hodeian egoteagatik edozein ordenagailutik geuregana dezakegu han eskegitakoa -Interneterako sarbidea badugu, jakina-. Ikusitako gune batzuk, Google sites eta Blogak, hodeian daude, baina hemen biltegi birtualei buruz arituko gara.

Biltegi birtual asko daude. Dena den, ohi bezala, bakan batzuk ekarriko ditugu hona.

Podomatic


Audioak eta bideoak gordetzeko gunea. Ordaindu barik, 500Megabyteko biltegia duzue. Horrez gain, igotako materialaren url eta embed helbideak sortzen ditu, gure blogean edo sitesean sartzeko. Helbidea, bertan.

Tutoriala (euskaraz)




Divshare




Honek edozein motatako dokumentuak (audioak, bideoak, testuak, aurkezpenak...) gordetzeko gunea da, eta, aurrekoan bezala, url eta embed helbideak sortzen ditu. Hala ere, biltegiaren tamaina askoz handiagoa da: 5 Gigabytekoa. Helbidea, bertan.

Tutoriala (gaztelaniaz)
 


Blip.tv


Honek daukan berezitasuna da igotakoa gure blogean zuzenean argitaratu dezakegula url eta embed helbiderik gabe. Biltegiaren tamaina, ustez, mugagabekoa da. Helbidea , bertan.

Tutoriala (gaztelaniaz)
 

______________________________________________________________________

Dropbox



Biltegi hau aurrekoarekin alderatuta guztiz desberdina da; izan ere, biltegi hutsa da, nahiz eta dokumentu edo dena delakoaren url helbidea sortzeko aukera izan, eta programatxo bat instalatu behar da. Dropboxen balioa da ordenagailuaren edozein karpeta bezala dabilela: behin ordenagailuan instalatuta, Dropbox karpetan informazioa sartu eta atera dezakegu, elementuak arrastatuz. Biltegiaren tamaina 2Gigabytekoa da.
Helbidea eta tutoriala (ingelesez), bertan.



Google Drive (Berria)

Googleren biltegia dugu hauxe. Biltegi honek 5 GBeko edukia eskaintzen digu ordaindu gabe; ordainduz gero, 16 TBekoa. Antzeko beste batzuen antzera (Dropbox...), sarean edo gure ordenagailuan instalatuta erabil dezakegu, baina, berezitasun bat aipatzekotan, hauxe: Google Docsen ditugun fitxategiak Google Driven egongo dira, eta alderantziz. 
Helbidea eta tutoriala (ingelesez), bertan.





Biltegi horiek guztiak, aukeratutako programak bezala, doakoak dira -ordainduz gero, jakina, tamaina handiagoko biltegia eta baliabide gehiago izango ditugu-.


Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue Berrian argitaratutako "Hodeian biltegiratzea" artikulua
(Berria, 2012.06.13).



2011/04/11

Nola sortu webgune bat?

Beti bezala, aukera handia egongo da, baina gaur wix dakarkizuet. Wixen bidez webgune bat sor dezakezue, modu errazean (oinarrian flash aplikazioa dago). Hona hemen webgunea eta tutoriala (gaztelaniaz). On egin!!!


2011/04/04

Behar duzun programa ez dago instalatuta, eta ez zara administratzailea?

Sarri gertatzen da eskolan hori, alegia, programa bat behar duzu, baina, administratzailea ez zarenez, ezin duzu instalatu. Arazoa konpontzeko, pendrivetan exekutatzen diren programak daude. Hona hemen batzuk, eta webgune bat horiek eta beste batzuk deskargatzeko.

Vlc Media Player portable: Bestelakoak ataleko Vlc Media Playeren.

Audacity (euskara)http://portableapps.com/apps/music_video/audacity_portable





2011/03/29

Nola sortu blog bat?

Artazu-goikoko ikasle ohi batzuek egindako bi tutorial dituzue hemen, blogak nola sortu jakiteko:




Blogger-en bidez (tutoriala). Bloga hemen.






WordPress-en bidez. WordPress 3.0.4 (euskaraz).




On egin!