Artatzuinfor
Informatika erraza esku-eskura
2015/09/08
Android, euskaraz?
Aurreko batean, komentatu genuen Androiden Lollipop bertsioak, beste hizkuntza batzuekin batera, euskara ekarriko lukeela, baina hori ez da gertatu, zergatik?
Gai honen inguruko artikulu bat dakarkizuet. Artikuluak, horrez gain, sakelako eta tableterako beste sistema eragile batzuen gaineko informazioa
2015/05/14
Mitzuli: hizkuntzak itzultzeko aplikazioa
Gaurkoan Android sistemarako aplikazio berri baten berri dakarkizuet: Mitzuli. IXA taldeko Mikel Artetxek sortu du aplikazioa "hizkuntzaren hesia gainditzeko".
Mitzuli itzulpenerako aplikazioa da, eta antzeko beste aplikazioen aldean ezaugarri interesgarri batzuk ditu: hasteko 50 itzulpen noranzko egiteko aukera ematen digu -gehiago dira bidean-, eta batez ere hizkuntza gutxiagotuak edo ez hegemonikoak ditugu hemen, nahiz eta bestelakoak ere izan (afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduara); jarraitzeko, offline lan egiteko aukera ematen du, nahikoa da aurretik behar ditugun hizkuntzak deskargatzea eta erabiltzeko ez dugu Interneten konektatuta egon beharrik izango, eta, bukatzeko, % 100ean sofware askea da. Hori guztia gutxi balitz, ahots bidezko itzulpenak egiten ditu -esaterako, hizkuntza batean grabatu, eta hautatutako hizkuntzan erreproduzituko du-, eta jatetxetako menuak, horma-irudiak ... "irakurri" eta itzuli ditzake.

2014/11/19
Android, euskaraz
Lantalde bat Android sistema (Android Jelly Bean 4.1.1) euskaratzen ibili bada ere -gehiengoa itzulita omen zuten-, Googlek, ezustean, jakinarazi du Android 5.0 Lollipop 15 hizkuntza gehiagotan egongo dela, horien artean, Euskara eta Galiziera.
Dena den, ez da, momentuz, telefono guztietarako egongo, apurka-apurka guztietan ezartzen arituko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen bi artikulu: Android euskarazen eta Berrian.
Hobelex, zuzentzaile ortografikoa baino gehiago
UZEIk ondutako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da. Baina beste zuzentzaileekin alderatuta, lexikoa hobetzeko proposamenak egiten ditu, eta deklinabidea jokatzen du.
Hobelex Microsoft Officerako dago bakarrik, eta erabiltzeko, webgunera jo, deskargatu, instalatu eta edozein zuzentzaile ortografiko moduan erabili.
2014/09/02
Irudiak eta musika nondik hartu?
Egile eskubideei buruz aritu ginen lehengo sarrera batean, eta horien barruan creative commons eskubideak aipatu genituen. Orain kontu praktikoagoa jorratuko dugu: lan bat prestatu behar dute gure ikasleek -edo guk geuk-, eta, jakina denez, horretan irudiak eta musika txertatuko dituzte, baina nondik hartu? Ohikoena izaten da irudiak google bilatzailearen "irudiak" atalean begiratzea. Oso modu erraza da, baina horrela ez dakigu irudion egileek zer lizentziapean eskegi dituzten, eta lizentzia-mota zein den aurkituta ere, zer esan nahi du horrek?
Arazoa konpontzeko hona hemen Maite GoƱik prestatutako azalpena:
2014/07/02
Odolezko mineralak
Alboan
elkarteak "Zeure mugikorrak ezkutatzen duena" kanpaina
abiatu du, sakelakoen osagaiak nondik eta nola erauzten diren hausnarrarazteko.
Gure sakelakoen erraietan mineral bereziak
ditugu, erraz topatzen ez direnak: koltana, urrea, wolframioa, eztainua... Orduan,
non aurkitzen ditugu? Bada, esaterako, Kongoko Errepublikaren ekialdean. Hor
ditugu munduko koltan erreserbaren %80, baina minerala ustiatzeko sistemak
(ia-ia esklabutzako lan-baldintzak, bortxaketak, kalte ekologikoak...) "odolezko
mineral" bihurtzen ditu gaiok.
.eus domeinua, abian
2014ko ekainaren 28an .eus domeinuaren erabilerari hasiera eman zioten 92 aitzindarik. Aitzindarien artean denetarik dugu: kultur erakundeak, unibertsitateak, erakunde ofizialak, enpresak...
Proiektuaren hurrengo urratsa, irailaren 16tik azaroaren 18ra arte egingo da, eta, horretan, nahi duten elkarteek, enpresek eta erakundeek aukera izango dute .eus domeinua eskatzeko, eta, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, aktibatuko dira.
Hortik aurrera, azken urratsari ekingo zaio, norbanakoa izena ematekoari.
Informazio gehiago, hemen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)