Alboan
elkarteak "Zeure mugikorrak ezkutatzen duena" kanpaina
abiatu du, sakelakoen osagaiak nondik eta nola erauzten diren hausnarrarazteko.
Gure sakelakoen erraietan mineral bereziak
ditugu, erraz topatzen ez direnak: koltana, urrea, wolframioa, eztainua... Orduan,
non aurkitzen ditugu? Bada, esaterako, Kongoko Errepublikaren ekialdean. Hor
ditugu munduko koltan erreserbaren %80, baina minerala ustiatzeko sistemak
(ia-ia esklabutzako lan-baldintzak, bortxaketak, kalte ekologikoak...) "odolezko
mineral" bihurtzen ditu gaiok.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina