2012/10/29
2012/10/03
Katamotz: irakurketa eta idazketa errazteko
![]() |
Katamotz bloga |
Gaur, umeei irakurtzen eta idazten laguntzeko programa bat dakarkizuet. Programa, trebetasun horiek garatzeko zailtasunak dituzten umeentzat aproposa da.
Katamotz software askekoa eta doakoa da, Windowserako eta Linuxerako dugu, eta, gainera, euskaraz aritzeko aukera eskaintzen digu.
Hori gutxi balitz, programarako ariketak ere ditugu eskura: Windowserako eta Linuxerako.
On egin!
Katamotz software askekoa eta doakoa da, Windowserako eta Linuxerako dugu, eta, gainera, euskaraz aritzeko aukera eskaintzen digu.
Hori gutxi balitz, programarako ariketak ere ditugu eskura: Windowserako eta Linuxerako.
On egin!
2012/05/29
Lur, amaraunean
Lur hiztegi entziklopedikoa eta Lur entziklopedia tematikoa Interneten eskuragarri ditugu edozein kontsulta egiteko moduan. Ea laster euskalbarren integratuta dugun...
Bertaratzeko, egin klik ikonoetan.
Bertaratzeko, egin klik ikonoetan.
2012/05/28
Hodeia eta erabiltzaileon eskubideak

2012/05/17
Scribus, maketazio askea
Scribus |
Oraingoan, Scribus dakarkizuet. Ez dakit edizio edo maketazio lanetan ibili zareten, baina horretan oso erabilia da ordainpeko Quark Xpress programa. Bada, dakarkizuedan edizio-programa hau doakoa (eta askea) duzue -euskaraz dago-. Horren bidez, kartelak, diptikoak, triptikoak... egin ditzakezue, baita egunkarien, aldizkarien eta liburuen maketazioa ere. Scribus programa plataforma guztietarako dugu (Linuxerako, Mac Os Xrako, Windowserako...), eta bertsio eramangarria dugu.
Blender: 3Dtan marrazteko
Zibergela |
Gaurkoan, Blender aurkeztu nahi dizuet. Egia esateko, ia bi hilabete dira honen berri izan nuenetik, eta zalantzan egon naiz berri hau argitaratzeko, baina, azkenean, hemen duzue hiru dimentsiotan marrazteko programa askea (eta doakoa). Blender plataforma guztietarako daukagu (Linuxerako, Mac Os Xrako, Windoserako...), eta bertsio eramangarria ere badu (bakarrik Windowserako).
Hortaz, diseinu grafikoko lanak egiten ari bazarete edo ibili nahi baduzue, ez duzue aitzakiarik programa hau ez erabiltzeko.
Hemen duzue eskuliburua -ez dugu euskaraz (gaztelaniaz eta katalanez, bai)-.
Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik hemen.
Adibide moduan, hona hemen programa honen bidez egindako filma: "Tears of Steel" -jakina, kode irekian dago, eta aukera dago testurak, musika eta filma zatiak beste lan batzuetan erabiltzeko-.
Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik hemen.
Adibide moduan, hona hemen programa honen bidez egindako filma: "Tears of Steel" -jakina, kode irekian dago, eta aukera dago testurak, musika eta filma zatiak beste lan batzuetan erabiltzeko-.
2012/05/09
Ingeniaritza soziala, onbera jomugan
"Aye, Eye" . By Cayusa |
Ordenagailuan ibiltzen garenean, batez ere, Interneten murgilduta, segurtasunari buruzko kezka sortzen zaigu: zer gertatzen da bidean uzten dugun informazioarekin?, eta gure pasahitz eta bankuko klabeekin?, gure ordenagailuan norbait sartzerik badu?, Interneteko iruzurretatik libre nago? zer egin dezaket horiek saihesteko?...
Hasteko, ingeniaritza soziala zer den azaltzea komeni da: Wikipediaren arabera, erabiltzaileak manipulatuz isilpeko informazioa eskuratzea da. Iruzur hau telefonoz zein ordenagailuz egin daiteke. Ezagunenak phishing eta vishing dira.
Phishing: ustez, konfiantzazko enpresa edo pertsona baten komunikazio elektronikoa jasotzen dugu (posta elektronikora edo bat-bateko mezularitzara), gure datu pribatuak eskuratzeko. Hona hemen adibide bat.
Vishing: aurrekoaren antzekoa da, baina gaizkileek telefonoa baliatzen dute iruzurra egiteko.
Gai honen harira, Berrian, artikulu interesgarria aurkitu dut. Artikuluaren izenburua "Ingeniaritza soziala, gure pribatutasunaren etsai".
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)