2011/10/28

Voki, mintzalagun


Pertsonaia bat sortzeko programa da voki. Pertsonaiari nahi dugun itxura eman ahal diogu -eredu batzuk ditugu-, eta zer esango duen agindu ahal diogu; agindutakoa bertan idatzitakoa edo grabatutakoa izan daiteke, baita igotako audioa ere. Komeni da mintzaldiaren/testuaren hizkuntza aukeratzea, ondo irakur/hitz egin dezan (euskaraz neska besterik ez dago: Arantxa). Ikusten duzuenez, batez ere, ahozkoa lantzeko aukera ematen digu programak.

Sareko programa hau erabiltzeko erregistratu beharko dugu. Behin erregistratuta, gure vokia sortu dezakegu; sorkuntza prozesuaren bukaeran esteka edo embed bat emango digu, gure blogean/sitesean txertatzeko edota lagunen bati bidaltzeko.

Oharra: irakasleentzako aukera dugu, ordaintzekoa, ikasleekin idazmena eta mintzamena lantzeko. Modu horretan, haiek ez dute zertan erregistratu.



Hemen, Ana Basterrak egindako tutorial bat; bertan, vokin izena emateko urratsak erakusteaz gain, erabilera didaktiko batzuk erakusten dizkigu.







2011/09/01

Nabigatzailetik pasahitza(k) kendu

Nabigatzaileek (firefoxek, explorerrek, safarik, cromek...) aukera ematen digute pasahitza gordetzeko. Baina dena delakoagatik ezabatu nahi izanez gero, arazoak izaten ditugu. Hona hemen nabigatzaileak d(it)uen pasahitza(k) ezabatzeko modua:


Hauxe duzue webgunea.

2011/07/06

Idazlagun

Gurean ez dugu enpresen propaganda egiten, are gutxiago, ordaintzekoa bada. Baina, euskara lantzeko tresna berria denez, hona ekarri dizuegu. Idazlagun du izena, eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak sortutakoa da. Egia da eskaintzen dituen baliabide batzuk euskalbarren ditugula, baina, eskolan dirua sobran baduzue...

Hona hemen Berria egunkariaren webgunean agertutako albistea. Hemen, aldiz, enpresaren webgunea eta iragarkia:


2011/06/27

Vlc euskaraz

http://images1.videolan.org/images/largeVLC.png
Azkenean, vlc euskaraz daukagu ordenagailurako: vlc-1.1.10 (lehendik eramangarria genuen euskaraz).

Gozatu, eta eguneratu aurreko bertsioa (vlc programak berak eskatuko dizue); dena delakoagatik ezin baduzue horrela egin, egin klik hemen eskuratzeko. Behin instalatuta, hauxe egin: 
herramientas > preferencias > idioma (idioma de menus) > euskara.
        Ondo izan!!!