Bestelakoak

Argazkia

Hemen dituzue bestelako programak topatzeko estekak:


Adobe Reader X (euskaraz): ".pdf" formatuko fitxategiak irakurtzeko programa.

PdfCreator: fitxategiak ".pdf" bihurtzeko programa.

Free PDF Converter:  pdf-ak bihurtzeko programa askea. Pdf-ak honakoak bihurtzen ditu Free PDF Converterrek: html, testu eta swf. Programaren berezitasuna da liburu elektronikorako EPUB formaturako konbertsioa ere egiten duela.

E.M. PowerPoint Video Converter: Power pointak bideo bihurtzeko programa ("free trial" hartu). Audioarekin arazoak izanez gero, egin klik hemen (ikus 4. erantzuna); gainera, webgunean bertan duzue programa nola erabili eta nondik deskargatu. Softonicetik zuzenean deskargatzeko.

CamStudio : doako programa hau tutorialak sortzeko modu erraza da, gure ordenagailuaren pantailan gertatzen dena grabatzen duelako botoi gorria klikatuta bakarrik. Hemen duzue azken bertsioa (egileen webgunetik).

CCleaner: ordenagailuan nahiz nabigatzailean batutako zaborra garbitzeko programa.

Freemind: buruko mapak edo mapa mentalak sortzeko programa; software askea (euskaratzeko bidean dago). Tutoriala, hemen.

Bubbl.us: buruko mapak edo mapa mentalak sortzeko on-line programa.
Text2MindMap: buruko mapak edo mapa mentalak sortzeko on-line programa.

DVDstyler: DVDak sortzeko programa askea eta doakoa da -euskaraz dago-. Programak bideoei DVD formatua emateko aukera ematen du, hau da, menua, nabigazio-botoiak, atalak... sor ditzakegu; gainera, erabiltzeko erraza da, eta horrelako beste programekin alderatuta leku gutxiago hartzen dituzte bideoek DVD bihurtutakoan.

Euskalbar: Firefoxeko gehigarri hau Crome eta Explorer nabigatzaileetarako badugu (programak eta eskuliburuak).

Flash Video: ".flv" formatuko bideoak ikusteko programa; modu honetan topatuko ditugu, gehienetan, interneteko bideoak.

Vlc Media Player: audio eta bideo erreproduktore askea -bestelako aplikazioak ere baditu-. Euskaraz dugu eskuragarri. Bertsio eramangarria ere badugu, pendrivean bertan exekutatzeko -hori ere, euskaraz-; tutoriala, hemen.

Open Office: Microsoft Officearen antzekoa, baina librea eta doakoa da -euskaraz dago-. Hauxe da zer dakarren: testu prozesadorea, kalkulu orria, datu-baseak, marrazketa bektoriala lantzeko tresna, HTML editorea,  aurkezpenak lantzeko tresna eta Matematikazko ekuazio edota formulak lantzeko tresna. Tutorialak: euskaraz, laburra; gaztelaniaz, luzea. Libre Officeren azken bertsioa, hemen.

Recuva: ezabatutako fitxategiak berreskuratzeko programa. Beste batzuk: Linuxerako, Mac Os Xrako eta Windowserako, PhotoRec eta TeskDisk; Linuxerako eta Windowserako, DiskDigger; Mac Os Xrako eta Windowserako eSupport Undelete Plus, eta Windowserako bakarrik, MiniTool Power Data Recovery eta Glary Undelete.

Windows Officeren bertsioen arteko bateragarritasun arazoak konpontzeko programa.

Windows Officeren bertsioen arteko bateragarritasun arazoak konpontzeko programa.
Windows 7 eta Office 2010 euskaratzeko adabakia.
ZoomIt: aurkezpenetan diapositibaren zatiren bat handitzeko/hurbiltzeko (zoom), eta, windowsena izan arren, open offiiceko aurkezpenetarako balio du (windowsen instalatuta badago, behintzat).

7zip: sofware askeko* trinkotze-programa (konpresorea).


Achtung!!!
Sarri gertatzen da eskolan programa bat behar duzula, baina administratzailea ez zarenez, ezin duzula instalatu. Arazoa konpontzeko, pendrivetan exekutatzen diren programak daude. Hona hemen hiru, eta webgune bat horiek eta beste batzuk dohainik deskargatzeko.

Vlc Media Player portable: aurretik duzuen Vlc Media Playeren.
Audacity portable (euskara).
Libre Office portable (basque).