Programak

Orrialde honetan hainbat programaren berri izango duzue.




















































Testu prozesadoreek eurek zuzentzaile ortografikoak izan arren, euskarazko testuak ez dituzte, sarri, oso ondo zuzentzen. Dena den, ez larritu, Xuxenek arazo hori konpontzera dator eta. Ikus dezagun zer egin dezakegun programarekin...



Mozilla firefox nabigatzailea dugu, explorer edo safari bezalakoa. Euskaraz ari garenontzat zenbait gehigarri interesgarri ditu: euskalbar, xuxen... Gainera, beste tresna interesgarri ditu web orriak kopiatzeko, bideoak deskargatzeko (download helper, esaterako (konbertsiorako programatxoa, converter helper, hemen))...



Bideoen formatua aldatzeko da AnyVideoConverter programa.




Format Factory programa bideoen formatua aldatzeko da (euskaraz).





Azpitituluak sortzeko programa da Visual Sub Sybc.




Audioak editatzeko (grabatu, moztu, itsatsi...) programa duzue Audacity; askea, doakoa, erabiltzeko erraza, eta euskaraz dago.  Bertsio eramangarria, pendrivean bertan exekutatzekoa, ere badago; beharrezko "lame" hemen (edo, zuzenean, hemen).


Gimp argazkiak editatzeko programa da (PhotoShop-a bezalakoa). Tutorial moduko bat, hemen. Ordenagailua euskaraz baduzu, euskaraz exekutatuko da; bestela, ziurrenez, gaztelaniaz. Dena den, oso modu erraza dago euskaraz erabiltzeko, honela:
Panel de control>configuraciĆ³n regional y de idioma>opciones regionales>personalizar>vasco>aceptar

Honen moduko programen gaineko informazio (gaztelaniaz) honako estekan duzu. Eta beste bat, ariketak eta guzti.



Haurrek irudiak egiteko programa TuxPaint.



Windows Movie Maker filmatxoak sortzeko programa da, Windowsena. Hemen, adibide bat. Beste tutorial bat, ariketak eta guzti, hemen.



Hemen duzue site bat sortzeko jarraibidea.




Blog bat sortzea uste baino errazagoa da. Aukera bat baino gehiago egon arren, hemen bi ikusiko ditugu: Blogger (Googlerena), eta WordPress. Artazuko ikasle ohi batzuen tutorialen bidez ikasiko dugu blog bat sortzen:

Bloggeren bidez (tutoriala). Bloga hemen. Hona hemen beste tutorial bat.



WordPressen bidez.

 
_____________________________________


Programa gehiago, Bestelakoak atalean.