2013/06/18

Berriaren estilo-liburua, sarean

2006an argitaratutako estilo-liburua sareratuko dute Berriakoek. 

Horren berri emango dute gaur, 19:30ean,  Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilbo), eta ordu horretatik aurrera egongo da eskuragai sareko estilo-liburua.


Informazio gehiago, hemen.
Estilo-liburua, hemen.



.eus domeinua, onartuta

ICANNek, Interneteko domeinuak kudeatzen dituen erakundeak, baiezkoa eman dio ".eus" domeinuari.

PuntuEus elkarteak iaz egindako eskaera onartu du hil honen 14an. Onarpena PuntuEus elkarteak bost urtez egindako lanaren emaitza da, baina, elkartearen esanetan, hori hasiera baino ez da; orain, martxan jartzea eta erabiltzea da helburua, zeren erabiltzen ez diren domeinuak ICANNek ezabatzen baititu -halakorik gertatu izan da-.

PuntuEusek 2014ko apirilerako martxan jarri nahi du domeinu berria.

Informazio gehiago, esteka hauetan:

             Berria 1
                         Berria 2
                                      Berria 3
                                                   Berria 4


Berria, 2013.06.22

2013/06/12

5000 Hiztegia: sarean, eguneratua eta entzungai

5000 Hiztegia eguneratu, eta eskegi dute, Azkue Fundazioaren webgunean,  Bostak Bat taldeko kideek -sinonimoen hiztegia ere izango dugu bertan-.

2009. urtean paperean argitaratutako euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegiari termino berriak gehitzeaz gain, horiek entzuteko moduan jarri dituzte, EHUko Aholab sistemaren bidez; hau da, bilatzen ari garen hitzaren esanahia topatuta, nola ahoskatzen den entzun ahalko dugu.

Erabiltzeko, egin klik hemen.