Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa jarri du abian Eusko Jaurlaritzak. Momentuz bi hizkuntzotan dugu, baina 2013ko udarako ingelesetik euskarara ekartzeko tresna martxan egongo ei da. Oraingoz, testu labur orokorrak eta webguneak itzultzeko prestatua dago -denborarekin finduko da-; gunera jotzeko, egin klik hemen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
Hodeiansarreran Dropbox eta beste biltegi batzuk aipatu nizkizuen. Gaurkoan Googlek laster sortuko duena ekarri nahi dizuet: Google Drive. Egia esateko, ez dut informazio askorik, baina ematen du doakoa izango dela eta googleren kontu bat d utenek erabiltzeko moduan egongo dela; edukierari begira, ezin dizuet ezer esan. Dena den, Berria egunkariak honen gainean argitaratutako artikulua irakurri nahi baduzue, egin klik hemen.
Pertsonaia bat sortzeko programa davoki. Pertsonaiari nahi dugun itxura eman ahal diogu -eredu batzuk ditugu-, eta zer esango duen agindu ahal diogu; agindutakoa bertan idatzitakoa edo grabatutakoa izan daiteke, baita igotako audioa ere. Komeni da mintzaldiaren/testuaren hizkuntza aukeratzea, ondo irakur/hitz egin dezan (euskaraz neska besterik ez dago: Arantxa). Ikusten duzuenez, batez ere, ahozkoa lantzeko aukera ematen digu programak.
Sareko programa hau erabiltzeko erregistratu beharko dugu. Behin erregistratuta, gure vokiasortu dezakegu; sorkuntza prozesuaren bukaeran estekaedo embedbat emango digu, gure blogean/siteseantxertatzeko edota lagunen bati bidaltzeko.
Oharra: irakasleentzako aukera dugu, ordaintzekoa, ikasleekin idazmena eta mintzamena lantzeko. Modu horretan, haiek ez dute zertan erregistratu.
Hemen, Ana Basterrak egindako tutorial bat; bertan, vokin izena emateko urratsak erakusteaz gain, erabilera didaktiko batzuk erakusten dizkigu.
Nabigatzaileek (firefoxek, explorerrek, safarik, cromek...) aukera ematen digute pasahitza gordetzeko. Baina dena delakoagatik ezabatu nahi izanez gero, arazoak izaten ditugu. Hona hemen nabigatzaileak d(it)uen pasahitza(k) ezabatzeko modua:
Gurean ez dugu enpresen propaganda egiten, are gutxiago, ordaintzekoa bada. Baina, euskara lantzeko tresna berria denez, hona ekarri dizuegu. Idazlagundu izena, eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak sortutakoa da. Egia da eskaintzen dituen baliabide batzuk euskalbarren ditugula, baina, eskolan dirua sobran baduzue...
Hona hemen Berria egunkariaren webgunean agertutako albistea. Hemen, aldiz, enpresaren webgunea eta iragarkia: